Hamaseigarren idazlan koadernoak osatu dituzte Gernikako ikasleen lanekin
Guztira, 60 lan bildu dituzte; LHko liburuan 30 eta DBH eta Batxilergokoen liburuan beste 30. Gaztetxoenek atzo irakurri zituzten beraien lanak Lizeon, eta gaur nagusien txanda izango daHamaseigarren urtez, Gernika-Lumoko zentroetako ikasleen lanak bil...
Guztira, 60 lan bildu dituzte; LHko liburuan 30 eta DBH eta Batxilergokoen liburuan beste 30. Gaztetxoenek atzo irakurri zituzten beraien lanak Lizeon, eta gaur nagusien txanda izango da
Hamaseigarren urtez, Gernika-Lumoko zentroetako ikasleen lanak biltzen dituzten idazlan koadernoak kaleratu dituzte Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Hezkuntza Arloak, herriko irakaskuntza zentroekin elkarlanean. Guztira, 60 lanez osatu dituzte.Atzo, Lehen Hezkuntzako ikasleak eta horien irakasle zein senideak bildu ziren Lizeo Antzokian. Batetik, zentro ezberdinek aukeratutako idazlan horien artean batzuk irakurri zituzten bertan, eta, bestetik, argitaratu dituzten idazlan koadernoak jaso zituzten horien egileek. Halaber, 30 euroko bonu bana ere jaso zuten, udalerriko liburu dendetan gastatzeko.
Gaur, gauza bera egingo dute DBH eta Batxilergoko ikasleek; horiek ere, beraien irakurketa egingo dute, eta idazlan koadernoak jasotzeagaz batera, 40 euroko bonu bana jasoko dute. 11:00etan bilduko dira Lizeon.
Idazlan koadernoei lotuta, bestalde, portada lehiaketa egin dute, eta honako hauek suertatu dira irabazle: DBH eta Batxilergokoen kategorian, Maitane Acevedo (DBH 4) eta LHkoen artean, Iraia Martin (LH 5. maila).