Abadiñoko Gaztetxie taldearen kontra jokatuko du
17:00etatik aurrera, Santanape Kiroldegian.
Argazkia: Gernika FS.
Lehentasunezko mailan (Bizkaia mailako altuena) jokatzen duen taldeak
Euskal Ligara igotzeko aukera du, eta falta dituzten bi partidak irabazteko gogotsu daude jokalariak: “Ea behingoz Euskal Ligara igotzea lortzen dugun”. Izan ere, iaz bigarren sailkatzearen helburua lortu zuten, baina, kategoria berean haiekin lotura duen Gora FS taldea zegoenez ezin izan ziren mailaz igo.
Datorren asteburuan lehiatuko dute denboraldi honetako
azken partida, Bilbon. Unta Ibarreko taldea izango da talde gernikarraren denboraldiko azken aurkaria.
Abadiñoko Gaztetxie taldeak mailaz ez jaisteko helburuagaz jokatuko du bihar, eta beraz,
partida “gogorra” izango dela aurreikusten dute. “Unta Ibarreko sailkapenaren erdialdean dago; ez du ezer jokoan, eta berez, biharko partida da bietatik zailena. Hala ere, bilbotarrek etxean jokatuko dute denboraldiko azken partida, eta denboraldia garaipenagaz amaitu nahiko dute”.
Urdulizko taldea puntu bakarrera
Lehentasunezko mailarren sailkapenean Sestao FSren atzetik,
55 puntugaz Gernika FS bigarren dago eta puntu bakarrera dauka Urdulizko Antsonekoa taldea. “Bihar irabazten badugu, eta Urdulizek galtzen badu bigarren postuan amaituko dugu denboraldia”.