Eskolarteko azken jardunaldia lehiatuko dute Markina-Xemeinen
Bizkaiko Eskolarteko Ligako igeriketa txapelketaren azken jardunaldia lehiatuko da bihar, 10:00etan, Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegiko igerilekuan. 2001 eta 2008 artean jaiotako igerilariak hartuko ditu Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegiak. Gutxi go...
Herriko taldeagaz gain, beste sei taldeetako partaideek egingo dute igeri.Markina-Xemeingo Atxondo Igeri Kirol taldeko, Ondarru Igeri Taldeko, Durangoko Tabira Igeriketa Taldeko, Bermeoko Axpoandi igeri taldeko, Berrizko Berrioiz taldeko, Amorobieta-Etxanoko taldeko eta Abadiñoko Astola IK aldeko igerilariek hartuko dute parte norgehiagokan, hain zuzen ere.
Zazpi proba
Guztira zazpi proba egin beharko dituzte igerilariek: 8×50 errelebo mistoak, 4×200 neskak eta mutilak, 50 metro tximeleta neskak eta mutilak, 100 metro tximeleta neskak eta mutilak, 100 metro estiloak neskak eta mutilak, 400 metro krol neskak eta mutilak eta 400 metro estiloak neskak eta mutilak.
Bizkaiko Eskolarteko Igeriketa Ligak zortzi jardunaldi izan ditu denetara aurten; horrela, hilean behin herri ezberdinetan egin dute igerian parte hartzaileek.
Zapatu goizean igeriketa txapelketa dagoela eta, Atxondo kiroldegiko igerilekua itxita egongo da beste erabiltzaileentzat.