Hilaren 14an da Gernikako V. Mendijaia, eta eguaztenera arte (hilak 10) izena eman daiteke
urdaibaikopa.eus webgunean.
Domekara arte (hilak 7) izena ematen dutenek
jasoko dute kamiseta, eta beranduago apuntatzen direnek beste opari bat jasoko dute. Halaber, izena ematen duten
lehenengo 500 pertsonei poltsa bana emango diete.
Mendi lasterketan eta BTT proban parte hartzen duten federatuek 12 euro ordaindu behar dituzte, eta federatu gabeek 14 euro. Dortsalak hartzerakoan federatu txartela erakutsi beharko dute.
Martxetan parte hartzeko, berriz, 10 euro ordaindu behar dira (14 urtetik beherakoek 4 euro).
Izen emate bakoitzetik euro bat Wolf hirschhom edo 4p Sindromea dutenen erakunde bati emango diote.
Egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da, eta parte hartzaileen artean askotariko opariak zozkatuko dituzte.
Urdaibai Koparen 3. proba
Gernika-Lumoko mendi lasterketa Urdaibai Koparen hirugarren proba da. Korrikalariek 10:30ean Pasealekutik irtenda,
18 kilometroko ibilbidea (900 metroko desnibel positiboagaz) burutuko dute. Martxa luzeko partaideentzat ibilbide bera egongo da, eta horiek 09:00etan dute irteera ordua.
Bestalde, BTT martxako txirrindulariak 09:45etan abiatuko dira, eta martxa laburrean parte hartzen dutenak, ostera, 11:00etan.
Mendi bizikleta probak 35 kilometro izango ditu, eta mendi
martxa laburra 8,5 kilometrokoa izango da.
Proba denak amaituta, 13:00ak aldera, sariak banatu eta opariak zozkatuko dituzte.
Bestalde, goizean zehar ume eta gaztetxoentzat jolaslekua egongo da Pasealekuan. 2 eta 5 urte bitarteko umeentzat puzgarriak ipiniko dituzte. Horregaz batera, kirola, natura eta artea uztartuz graffiti erraldoi bat egingo dute.