DBH eta Batxilergokoek idazlan koadernoen irakurketa saioa egin dute gaur
Atzo Lehen Hezkuntzako ikasleak eta horien irakasle zein senideak bildu ziren Lizeo Antzokian, eta gaur DBH eta Batxilergoko ikasleen txanda izan da. Atzo legez, zentroetan aukeratutako idazlanen artean batzuk irakurri dituzte gaur ere, eta, bestetik, argitaratu dituzten idazlan koadernoak jaso dituzte horien egileek. Halaber, 40 euroko bono bana ere jaso dute, udalerriko liburu dendetan gastatzeko.
Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Hezkuntza Arloak hamaseigarren urtez kaleratu dituzte Gernika-Lumoko zentroetako ikasleen lanak biltzen dituzten idazlan koadernoak. Guztira, 60 lanez osatu dituzte.