Natxituko XXIII. Txirrindulari Saria lehiatuko dute zapatuan
Elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariek lehiatuko dute XXV. San Isidro Sari Nagusia. Euskalduna Sarirako puntuagarria izango da.
10:00etan hasita, 118 kilometroko lasterketa burutuko dute txirrindulariek.
Hain zuzen ere, ohiko ibilbidea egingo dute Ea, Gautegiz-Arteaga, Ibarrangelu, Ispaster eta Ereño udalerrien artean.
Natxituan hasi, eta Arriederratik Muruetaganera igoko dira. Handik Gautegiz-Arteagara jaitsi, eta Kanala, Laida eta Laga pasatu ostean Ibarrangeluko herrigunera helduko dira. Arboliztik Natxituara helduko dira berriro, eta jarraian, Eatik Ispasterrera pasatuko dira. Handik Ereñora arteko bidea egingo dute, eta Muruetagana berriro pasatu, eta Arriederra zeharkatuko dute bigarrengoz. Gero, Ibarrangeluko Arboliz auzora joan, eta Natxituara helduko dira. Ibilbide horretatik hiru itzuli egingo dituzte. Lasterketa amaitzeko, Natxitua, Ea eta Bedarona artetik pasatuko dira txirrindulariak.
Lizarte taldeko Marcos Jurado txirrindularia nagusitu zen iaz; hiru ordu eta 25 minututan amaitu zuen lasterketa. Haregaz batera, Caja Rural taldeko bi txirrindularik osatu zuten podiuma. Irabazlearengandik denbora berera sailkatu zen Mauricio Moreira, eta horiengandik 42 segundora helmugaratu zen Iker Azkarate.