Euskararen egoera Ondarroan ona dela adierazi du udalak
«Euskara Ondarroan egoera onean dago». Horixe adierazi du Leire Beitia euskara zinegotziak martxoan euskararen kale erabilerari buruz argitaratutako ikerketaren emaitzak ikusita. Emaitzekin pozik agertu da.Soziolinguistika Klusterrak nabarmentzeko d...
Soziolinguistika Klusterrak nabarmentzeko datutzat jo du herriko gazteen %92,9ak euskaraz hitz egiten duela egunerokotasunean kalean.
Datuak eskuan, euskara zinegotziak azaldu du Ondarroako Udalak eta herriko eragileek lanean jarraituko dutela etengabe, euskararen egoerak osasuntsu izaten jarraitu dezan hemendik aurrera ere.