Bilbao Mendi Film Festivaleko onenagaz gozatu ahalko dute Arratzun
Lehenengoz edukiko dute Busturialdeko herritarrek Bilbao Mendi Film Festivaleko onenagaz eskualdean bertan gozatzeko aukera; izan ere, mendiagaz lotutako hiru film proiektatuko dituzte Arratzun.Hala, barikuan jarri dute horretarako ordua: 19:30ean, Loi...
Hala, barikuan jarri dute horretarako ordua: 19:30ean, Loiolako Kultur Aretoan. Ordu horretatik aurrera, Annapurna III-Unclimbed, Dodo´s Delight eta Freedom Under Load filmak ikusteko aukera edukiko dute bertaratutakoek.
Arratzuko Udalak jakinarazi duenez, sarrera doakoa izango da, baina lekuak mugatuak izango dira.