36ko gerran hildako gudariak omenduko dituzte Bizkargin
Bizkargi Eguna izan zen atzo, baina domekan ospatuko dute Busturialdeko zein inguruko herritarrek egun hori. Beste urte batez, Larrabetzuko, Muxikako, Morgako eta Zornotzako lurretan dagoen mendi horretara igoko dira, 36ko gerran hildako gudariak oment...
Aurreko urteetan, herri ezberdinetako talde, elkarte zein erakundeek Bizkargira joateko deia egin zuten, eta aurten ere, hala egin dute. Bermeoko Sollube 707 mendi taldeak, esaterako, Bermeotik oinez joateko irteera antolatu du. Hala, 07:30ean Taraskatik abiatuko dira, eta buelta bakoitzak nahi bezala egitera gonbidatu dituzte herritarrak.
Bizkargin bertan hainbat jarduera egingo dituzte. 11:00etan, esaterako, musika animazioa izango dute. 12:30ean, berriz, memoriaren ekitaldia egingo dute, eta jarraian bertso saioa egongo da. 13:15ean, Koldo Etxebarria aita-semeen erromeriagaz dantza egin ahalko dute.
Bizkargitik jaitsi ondoren, Larrabetzun bilduko dira asko; urtero legez, ekitaldia egingo baitute 18:30ean plazan, eta erromeria ondoren.
Zornotzan, 18:00etan, 1937ko maiatza oroituz ekitaldia egingo dute, Zelaieta Parkean, eta ostean kontzertuak egongo dira.