Bizkaiko II. Nagusien Egunera joango dira Gautegiz Arteagakoak
Ekainaren 3an, Bizkaiko II. Nagusien Eguna ospatuko dute Sopelan, eta bertaratzeko deia egin du Gautegiz Arteagako Helduen Elkarteak.Goizetik arratsaldera bitarteko egitarauagaz gozatzeko aukera edukiko dute aipatu egunagaz bat egiten dutenek. Eguneko ...
Goizetik arratsaldera bitarteko egitarauagaz gozatzeko aukera edukiko dute aipatu egunagaz bat egiten dutenek. Eguneko lehenengo orduetan, esaterako, hainbat jarduera izango dituzte aukeran; hala nola, nekazal produktuen erakusketa eta dastaketa, pailazoak zein bisita gidatua. Halaber, pilota partidak ere jokatuko dituzte. Eta txistulari, trikitilari eta dultzaineroen doinu hotsen ostean, herri bazkarian bilduko dira Sopelara egun horretan bertaratutakoak.
Hala, egun horregaz gozatu nahi duenak Gautegiz Arteagako kultur etxean eman beharko du izena. Bazkarirako txartelak maiatzaren 15a baino lehen erosi beharko direla jakitera eman du udalak.
Izena ematen duten horiek autobusa jartzeko beste balira, autobusa jarriko luketela azaldu du Gautegiz Arteagako Udalak, eta hori horrela izan ezean, Bizkaibusez eta metroz abiatuko lirateke.