Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • JOLASTU GEUGAZ!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Kirola

222 mendizalek egin dute Markina-Xemeingo 52. Ibilaldi Neurtua

Euria ez da eragozpena izan parte hartzaileentzat, eta «gustura» ibili direla adierazi dute. 127 mendizalek egin dute ibilbide luzea, eta 95 ibiltarik laburraEuria ere ez zen eragozpena izan Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta, domekan Markina-Xe...

E.M.U.
Busturialdea
2017/05/03

Euria ez da eragozpena izan parte hartzaileentzat, eta «gustura» ibili direla adierazi dute. 127 mendizalek egin dute ibilbide luzea, eta 95 ibiltarik laburra

Euria ere ez zen eragozpena izan Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta, domekan Markina-Xemein inguruetan egin zen 52. Ibilaldi Neurtuko parte hartzaileentzat. Urtero modura, bi ibilbide ezberdin jarri zituen aukeran Markina-Xemeingo mendigoizale taldeak, 26 kilometroko ibilaldi luzea eta 10 kilometroko laburra. 127 mendizalek hartu zuten parte lehenengoan, eta 95 ibiltarik aukeratu zuten, berriz, bigarrena.

Eguraldi onagaz hasi zen ibilaldia, eta euria iragarrita zegoen arren, eguerdiraino eutsiko zuen esperantza zeukaten parte hartzaile zein antolatzaileek. Baina goiz erdian hasi zen euria, eta mendizale guztiak bustita ailegatu ziren Arkupean zegoen helmugako mahaira.

Hori dela eta, gustura hartu zituzten antolatzaileek proba amaierarako eskatuta zituzten udalerriko frontoi nagusiko dutxak. Batez ere, ibilaldia egitera kanpotik etorri zirenek.

Markina-Xemeingoez gain, eskualdeko mendizaleak (Ondarroa, Lekeitio, Ziortza-Bolibar, Aulesti), inguruko herrietakoak (Elgoibar, Berriz, Durango) eta Bilboaldetik zein Gipuzkoatik etorritakoak (Bilbo, Galdakao, Portugalete, Hernani) bildu zituen urteroko hitzorduak, bai eta Hendaiako kuadrilla bat ere.

Aurretiaz izena emateko aukera eskaini zuten antolatzaileek, eta 120 lagunek aprobetxatu zuten aukera hori. Hala ere, asko izan ziren egunean bertan izena eman zutenak ere, 102 partaidek, hain zuzen ere.

Erorketa

Euria egin zien arren, partaideek oso gustura ibili zirela adierazi zuten amaieran, eta antolakuntzagaz pozik agertu ziren. Dena ondo joan baldin bazen ere, istripu bat egon zen. Mendi-pista batean erori egin zen 57 urteko gizonezko bat. «Istripua ez zen larria izan, baina bai deigarria. Urratu bat egin eta barize batetik odoletan hasi zen kolpatua. Lekeitioko erizain batek lagundu zigun larrialdi zerbitzuak heldu zirenera arte», azaldu dute mendigoizale taldekoek.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.