Berriatuko Nekazal eta Arrain Kontserba Azokak usain goxoz bete du plaza
Azoka eremuan jende asko bildu zen zapatuan. Ondarroako Ezkilintxarri talde gonbidatuak irabazi du IV. Pintxo Lehiaketa. Askotariko pintxoak eta produktuak egon dira aukeranEguzkia lagun, asko izan ziren zapatuan Berriatuko Nekazal eta Arrain Kontserba...
Azoka eremuan jende asko bildu zen zapatuan. Ondarroako Ezkilintxarri talde gonbidatuak irabazi du IV. Pintxo Lehiaketa. Askotariko pintxoak eta produktuak egon dira aukeran
Eguzkia lagun, asko izan ziren zapatuan Berriatuko Nekazal eta Arrain Kontserba Azokara bertaratu zirenak. Azokak 10:00tan zabaldu zituen ateak, eta 11:30ak orduko girorik ez zen falta izan azoka eremuan. Beste behin ere, azoka arrakastatsua izan da.Eguerdia aurretik, pintxoei azken ikutuak ematen zenbiltzan Goxalde elkartea, Milloitxarrak, Anaitasuna erretiratuen elkartea, Kukulumutxu kuadrilla eta Ondarroako Ezkilintxarri elkarte gastronomikoa, azken hori talde gonbidatu legez.
Hain zuzen ere, talde horiek izan dira IV. Pintxo Lehiaketan parte hartu dutenak. Talde bakoitzak gutxienez lau pintxo mota egin behar izan zituen, eta lauren ordez, bost-sei ere aurkeztu zituzten lehiaketara; 12:00etarako aurkeztu zituzten pintxo guztiak.
Dastaketa egin ostean, Ondarroako talde gonbidatuko kideek eskuratu zuten saria. Pozik ospatu zuten garaipena, eta pozez astindu zuten Berriatuko Udalak emandako bandera.