Lorez bete zen zapatuan Bermeoko Goiko Plaza. Lore azoka eta erakuskea egin zuten Bermeoko loradendek (Aintzane, Lourdes, Mila eta Txalintxu). Horrekin hasiera eman diote Alde Zaharreko balkoi, leiho eta fatxadetako bigarren lore lehiaketari. Aurten lehenengoz antolatu duten gazteentzako argazki lehiaketa ere martxan dago jada.
Lore azoka Goiko Plazan
Giro izugarria egon zen zapatuan Goiko Plazan. Lore azoakaz gain, herriko eskoletako umeek egindako marrazki onenen erakusketa ikusgai jarri zuten Goiko Plazan, eta sariak ere banatu zituzten.
Marrazki onenen egileak. Argazkia: Bermeoko Udala
12:00etatik aurrera, gainera, Alde Zaharra Bizirik elkarteak antolatuta, paella dastatzeko aukera eduki zuten bertaratutakoek, paella erraldoi bat egin baitzuten. Tarteka, ilara luzeak egon ziren.