Gautegiz Arteagako umeen ipuin lehiaketaren sariak banatuko dituzte maiatzaren 5ean
23. ipuin lehiaketa egin dute Gautegiz Arteagan, euskara sustatu eta umeen kreatibitatea bultzatzeko asmoz. Hain zuzen, 7 eta 12 urte bitarteko herritarrek parte hartu dute lehiaketan, adinaren araberako kategoria ezberdinetan banatuta.
Parte hartu duten horien guztien lanetan, kreatibitatea, sormena eta aurkezteko modua hartu ditu kontutan epaimahaiak, eta horien artean irabazleak hautatu dituzte. Hala, maiatzaren 5ean jasoko dituzte kategoria bakoitzeko irabazleek dagokien saria. Horretarako, 19:00etan, Aretxederreta Kultur Etxean batuko dira. Aurten, gainera, gonbidatu berezia izango da sari banaketan: Toti Martinez de Lezea idazle arabarra, eta bera izango da sariak banatuko dituena.
Horren aurretik, baina, bere lanei buruz hitzaldi-solasaldia eskainiko du; hala nola, La Abadesa, Nur, Esne eta eztizko lurra lanak izango ditu hizpide.
“Gautegiz Arteagan sormena sustatzen dugu, eta belaunaldi berriek gure kultura kontserbatu eta aberastuteko daukaten ahalmenean sinisten dugu”, azaldu du Gautegiz Arteagako alkate Juan Felix Naberanek.