San Ignazioko kaltetuak etxera sartu ahal izango dira bihar, ordubetez
San Ignazio kaleko bizilagunak euren etxe eta lokaletara sartu ahal izango dira zapatuan, ordubetez.Udalak 10:00etatik 11:00etara zabalduko du etxeetara sartu ahal izateko hesia, eta beti bezala tentuz jokatzeko eta beharrezko materiala hartzeko deia l...
Udalak 10:00etatik 11:00etara zabalduko du etxeetara sartu ahal izateko hesia, eta beti bezala tentuz jokatzeko eta beharrezko materiala hartzeko deia luzatu die bizilagunei.
Saiñazio Mendi Azpixan gestorako kideek adierazi dutenez, etxebizitzetara noiz itzuliko zain daude, eta esan dute oraindik ez dutela erakunde publikoen erantzunik jaso.
Bien bitartean, Ondarroako Udalak ere Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren erantzunik jaso barik jarraitzen duela salatu du gestorak. Udalak Aste Santua baino lehen proposatu zion finantzazio plan bat bi erakundeei, eta erantzuna martxorako eman behar zuten arren oraindik ere erantzunaren zain daude.
Kaltetuak ere finantzazio plana noiz ezagutu zain daude, Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren erantzunik ez izateak oraindik ere itzulera segurua izatea ez dielako bermatzen.