Busturialdeko zutabeekin bat egiteko deia egin dute
Busturialdea-Urdaibai Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak eskualdean sortuko dituzten jende zutabeekin bat egiteko deia egin du. Eatik Gernikara joango da horietako bat, eta Bermeotik Gernikara bestea. Era berean, Euskal Heriko hainbat tokitatik held...
Ekimenaren deitzaileek azaldu dutenez, «1937an faxismoak Gernika eta beste udalerri batzuk bonbardatu zituen; herritarren artean beldurra, izua eta samina zabalduz. 80 urte geroago, gerra, sufrimendu eta miseria gorritik ihesi doazenen irudiak ikusten ditugu hedabideetan. Guk antzeko egoera bizi izan genuen orain 80 urte, 1937an faxismoak Gernika eta beste udalerri batzuk bonbardatu zituenean».
Hala, asteburuko ekimenetan parte hartzeko eskatu dute.