Lekeitioko ostatuak %100 bete dira Aste Santuko lehen egunetan
Turismo Bulegoak 935 bisitari izan ditu Aste Santuan, joan den urtean baino %20 gehiago. Familiak, bikoteak eta lagun kuadrillak nagusi izan dira. Itsasargiak 117 bisita eduki dituLekeitioko Udalak jakitera eman duenez, joan den urtean baino %20 bisita...
Turismo Bulegoak 935 bisitari izan ditu Aste Santuan, joan den urtean baino %20 gehiago. Familiak, bikoteak eta lagun kuadrillak nagusi izan dira. Itsasargiak 117 bisita eduki ditu
Lekeitioko Udalak jakitera eman duenez, joan den urtean baino %20 bisitari gehiago izan ditu apirilaren 13tik 17ra Lekeitioko turismo bulegoak, 935 bisitari, hain zuzen. Ostatuen okupazioari dagokionez, lehenengo lau egunetakoa %100ekoa izan dela azaldu dute, eta ondorengo egunetan %80koa gutxi gorabehera. Pasa den urteagaz alderatuta, ostalaritza sektoreak bisitari gehiago sumatu dituela zehaztu dute.Turisten profilari dagokionez, familiak, bikoteak eta lagun kuadrillak nagusi izan dira aurten, eta euren eskaerak kultur ibilbideak, natur ibilbideak, irlara joateko aukerak, hondartza, gastronomia eta kultur ekitaldiak izan dira beste aukera batzuen artean. «Lekeitioko Santa Katalinako Itsasargiak 117 bisita izan ditu Aste Santuko astean. Eguraldi ona dagoenean turistek nahiago izaten dute kanpoko paisaiaz gozatu, toki zarratu batean sartu baino».
Lekeitiora etorri diren bisitarien jatorriak aurreko urteetako antzekoak izan dira: Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik %32,73, Espainiar estatutik %51,76 eta atzerritik %15,51.
Turismoa bultzatzen
Lekeitioko Udalak turismo «aktiboa, kulturala, anitza eta urte osokoa» bultzatzen jarraitzen duela azpimarratu du. «Dauzkagun inguru paregabeak erakartzen duen turismo eredu klasikoa osotuz eta haratago joanez. Gure ondareari lotuta, gure nortasunaren inguruan eraikia eta ospakizun tradizionalen inguruan oinarritutako turismoa».