Faxismoari aurre egin ziotenak omenduko dituzte Busturian
Aurten 80 urte beteko dira tropa faxistak Busturian sartu zirela, hori horrela, faxismoari aurre egin ziotenak oroitzeko jardunaldiak antolatu ditu Laia herri mugimenduak aste honetarako.Izan ere, hainbat izan ziren fusilaturiko busturiarrak, beste bat...
Izan ere, hainbat izan ziren fusilaturiko busturiarrak, beste batzuk borrokan hil zein desagertu ziren, edota espetxeratu eta torturatu egin zituzten.
Laiako kideek barikurako antolaturiko hitzaldia nabarmendu dute, landuko den gaia interes historiko eta kultural handikoa izango delako. Era berean, herritarrak animatu dituzte Busturia 1937-2017. Oroimena eta duintasuna ekimenean parte hartzera.