Beste urte batez arrakastatsua izan da Artedrama Topaketa
Astelehenetik eguenera udal aretoa jendez betetzea lortu dute. Herrian sortutako giroa nabarmentzeagaz batera, balorazio positiboa egin dute antolatzaileekBeste urte batez aurreikuspen guztiak betetzea lortu dute Artedrama arte eszenikoen topaketaren k...
Astelehenetik eguenera udal aretoa jendez betetzea lortu dute. Herrian sortutako giroa nabarmentzeagaz batera, balorazio positiboa egin dute antolatzaileek
Beste urte batez aurreikuspen guztiak betetzea lortu dute Artedrama arte eszenikoen topaketaren kideek. Topaketa «oso ondo» joan dela esan dute antolatzaileek, eta horren adierazgarri da azken egunean ia 350 pertsona egon zirela Francoren bilobari gutuna antzezlana ikusten.Emanaldi guztiak jendez lepo egon direla eta, oso pozik daude, eta udal aretoa astelehenetik eguenera txiki geratu zela nabarmendu du Iasone Parada Artedramaren kideak: «Lehen egunetik jende asko batu zen. Udal aretoa egunero bete da, eta barikuan frontoian ere 200 bat pertsona batu ginen. Orokorrean pozik gaude bai gu eta baita udala ere».
Halaber, aurten ere ikastaroetako matrikula betetzea lortu dute, eta emanaldiek zein ikastaroek utzitako emaitzen balorazio positiboa egin dute. «Emaitzekin oso pozik gaude, bai ikastaroetako irakasleak zein ikas- leak, eta baita parte hartu duten antzerki taldeak ere», zehaztu du Paradak.
Elkartruke aberatsa sortzen da urtero Aulestin. Izan ere, ikasle eta irakasleak aste osoan geratzen dira herrian. «Ander Lipus ez ezik, urtero irakasle berriak egoten dira, eta horiek topaketa deskubritzen dute. Ikasleek eta irakasleek ondo pasatzen dutela, eta haien artean nola moldatzen diren ikustea beti da pozgarria. Harremanak sortzen dira beraien artean».
Bestalde, Aulestiko Gazte Asanbladako kideek haien egitaraua prestatu zuten barikuan eta zapatuan. «Giro itzela egon zen. Herrian sortzen den giroa aprobetxatuz, gazteek urte batzuk daramatzate gauzak antolatzen».
Bariku gauean Txabela Bragas taldearen Palabras ke una loka inskribio hace unos años en la pared del manikomio antzerkia eskaini zuten Gaztetxean, eta ostean, Peputz taldearen kontzertu akustikoagaz gozatzeko aukera eduki zuten. Zapatu gauean, berriz, frontoiko antzerki emanaldia amaituta, plazan batu ziren Dzaust taldearen kontzertuan eta DJ festan.