Kolonbiako bake prozesuari buruzko kale erakusketa hartu dute Foru plan dauden udaletxearen, kultur etxeaaren eta Bakearen museoaren eraikinek.
Hainbat argazkitan, Hego Amerikako herrialde hartako bake prozesua gogora dakartza kale erakusketak. Udalak azaldu duenez, prozesu horretako gertakaririk garrantzitsuenak erakusten ditu, Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentearen eta Rodrigo Londoño ‘Timochenko’ FARCeko buruaren arteko akordio-sinatzea, edo militarrek itsasontzi baten bandera zuria goratzea, besteak beste.
Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenerako Gernika-Lumoko Udalak prestatu duen egitarauaren parte da erakusketa, eta urrira bitartean egongo da ikusgai. 2017ko Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko sariak, hain zuzen, Juan Manuel Santos Calderon Kolonbiako Presidenteak, Rodrigo Londoño Echeverri FARCeko arduradunak eta Gervasio Sánchez argazkilariak hartuko dituzte, apirilaren 26an.