Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak eta Bermeo Txirrindularitza taldeak antolatutako Bizikleta Egunaren balorazioa “positiboa” egin dute beste behin ere antolatzaileek. Eguraldia lagun izan zuten atzokoan, eta 200 txirrindulari inguru animatu ziren parte hartzera. Umeak zein nagusiak igo ziren txirrinduetara, herritik zazpi kilometro inguruko ibilbide bat egiteko.
Txirrindulariak ibilbidean. Argazkia: Bermeoko Udala
Antolatzaileek azaldu dutenez, datorren urtera begira, ibilbidea luzatu nahiko lukete apur bat, eta lehenengo urtean egin bezala, Portuzarrera sartzea izango litzateko asmoa, “
Olatua eskultura ingururaino”.
Umeak ginkanan parte hartzen. Argazkia: Bermeoko Udala
Ibilbidea egin aurretik, hala ere, umeek ginkana batean parte hartzeko aukera izan zuten Lameran.