Geoparkea Basque Festen ari da parte hartzen
Atzo ireki zituen ateak Bilboko gastronomia, turismo eta kultur jaialdiak, eta domekara arte egongo da zabalik. Geoparkeak bisitak zozkatuko dituAtzo ireki zituen ateak Bilboko Basque Festek, eta domekara arte 200 jarduera inguru eskainiko die bisitari...
Atzo ireki zituen ateak Bilboko gastronomia, turismo eta kultur jaialdiak, eta domekara arte egongo da zabalik. Geoparkeak bisitak zozkatuko ditu
Atzo ireki zituen ateak Bilboko Basque Festek, eta domekara arte 200 jarduera inguru eskainiko die bisitariei. Bigarren urtez, jaialdian erakuslekua dauka Euskal Kostaldeko Unesco Geoparkeak.Bertan, Debako, Mutrikuko eta Zumaiako erakargarri turistikoak ezagutzera eman eta urte osoan eskaintzen dituen esperientzia eta bisita gidatuen berri emango dituzte: itsas-ibilaldiak, familiartean egiteko proposamen dibertigarriak, bisita kulturalak, ibilbide gastronomikoak…
Gainera, tokiko produktuez osatutako Geogourmet otarrak eskuratzeko aukera ere egongo dela aurreratu dute; Gourmet Txokoa deritzon espazioan egongo da Geoparkearen eskaintza, Bilboko Areatzan kokaturiko karpa erraldoian. Bisitarien artean bisita gidatuak zozkatuko dituzte.