300 ikasle, errugbia gertutik ezagutzeko jardueran
Mutriku Rugby Taldeak antolatuta, Ondarroa, Mutriku eta Debako eskola publikoetako 300 ikaslek errugbia gertutik ezagutzeko aukera eduki zuten joan den asteko barikuan Mutrikuko San Miguel futbol zelaian egin zen jardueran. Eguraldia lagun, 10:00etatik...

Mutriku Rugby Taldeak antolatuta, Ondarroa, Mutriku eta Debako eskola publikoetako 300 ikaslek errugbia gertutik ezagutzeko aukera eduki zuten joan den asteko barikuan Mutrikuko San Miguel futbol zelaian egin zen jardueran. Eguraldia lagun, 10:00etatik 12:30era bitartean ikasleek errugbian jokatzeko aukera eduki zuten. Taldeka banatuta, partida txikiak jokatu zituzten guztiek. Amaieran, talde argazkia atera eta mokadutxoa jan zuten, indarrak hartzeko.