Grafiti eta skate tailerrak antolatu ditu Busturiko Udalak
Pazko asterako antolatu dituzte tailerrak, hain zuzen ere. Grafiti tailerra apirilaren 19an egingo dute; skate tailerra, berriz, 20an. Biak arratsaldez egingo dituzte; 17:00etatik 20:00etara. Doako tailerrak direla azaldu dute udaletik.
Bost urtetik gorako umeek parte hartu ahal dute tailerretan. Hala ere, horretarako ezinbestekoa izango dute aldez aurretik izena ematea. Busturiko liburutegian eman behar da izena.