'Gernikan bada aukerarik' liburuxka atera du Turismo arloak Aste Santurako
Gernika-Lumoko Udaleko Turismo arloak bisitariei begirako ekimena dakar Aste Santuko oporraldirako. Gernikan bada aukerarik izenburupean, udalerriko ostalaritza, merkataritza eta ostatuak bultzatzeko liburuxka atera du. 54 orrialdetan, pintxoak lantzen dituzten 46 taberna eta jatetxeren, ostatuen, baliabide turistikoen eta saltokien informazioa bildu dute.
Lau hizkuntzatan argitaratu dute liburua: euskarazz, inglesez, frantsesez eta gazteleraz. Azken hizkuntza horretan argitaratu dituzte ale gehien: 8.000 guztira. Inglesez 2.000 argitaratu dituzte, 1.500 frantsesez eta 500 euskaraz.
Bisitarientzako planak. Mundakako eta Bermeoko Turismo Bulegoekin elkarlanean, eskualdean egiteko 50 plan erakargarri ere eskainiko dituzte Aste Santuan. Gernika-Lumoren kasuan, doako bisita gidatuak, museoak bisitatzeko txartel bakarra edota astelehenetako azoka bisitatzeko gonbidapena daude eskaintzen artean.