Aurrerak garaipen garrantzitsua lortu du Lagun Onaken aurka
Aurrerak ez zuen hutsik egin barikuan, eta Lagun Onak mendean hartuta, 3 puntuak etxean geratu ziren. Arufek sartu zuen ondarrutarren gola. Goiz ailegatu zen, 19. minutuan. Baselinaz errematatu zuen taldeak eginiko kontraeraso azkarra.Lehiakor aritu zi...
Lehiakor aritu ziren bi taldeak, eta etxekoek hiru gol aukera izan bazituzten ere, azken minutuetan estu ibili ziren.
Barikuko garaipenagaz, Aurrera 17. postutik 16.era igo da sailkapen orokorrean.
Azpimarratzekoak dira Gastururen itzulera eta gazte mailako Jon Badiola atezainak nagusiekin debutatu izana.
Etzi Santurtziren zelaian jokatuko dute, 11:15ean.