B multzoko sailkapenean bigarren amaitu du liga,
22 puntugaz. Haren aurretik, Marzola RC errioxar taldeak 25 puntu bildu ditu. Orkli Ordizia hirugarrenak 8 puntu ditu, eta Bera Bera azkenak 4 puntu.
Gernika RT
0-59 nagusitu zen Bera Beraren kontra zapatuan Irunen. Markagailuak erakusten duen aldea hasieratik ikusi zen zelaian.
Argazkia: Aitor Lauzirika.
Basurdeek azaldu dutenez, “gogor” hasi ziren;
gogotsu zelairatu ziren eta hori giltzarria izan zen partida irabazteko. “Seguru eta garaipena lortzeko gogo itzelagaz hasi genuen partida, eta oso gustura jokatu genuen, gure jokoa egiteko arazorik barik”.
Gernika-Lumoko taldeak
bederatzi entsegu egin zituen, sei lehen zatian, eta hiru bigarrenean, eta Batirtzek horietatik zazpi entsegu transformatzea lortu zuen. Maitek eta Libek bina entsegu egin zituzten lehen zatian, eta beste biak Gartxik eta Goirik lortu zituzten. Bigarren zatian Libek eta Goirik beste entsegu bana egin zuten, eta Ainhoak ligako bere lehen entsegua lortu zuen.
Bera Bera
entsegua egiteko zorian egon zen bigarren zatian, baina, basurdeek ondo erantzun zieten, eta ez zieten haien helburua betetzen utzi.
Zapatuko tenperatura altuek eragina izan zuten bi taldeetako jokalariengan, eta batik bat bigarren zatian nekea igarri zutela zehaztu dute basurdeek. Hala ere, Euskal Liga garaipenagaz amaitu dutelako
pozik daude: “Oso ondo jokatu genuen, eta denboraldia horrela borobildu dugulako pozik eta gustura gaude”.
Argazkia: Aitor Lauzirika.