Zabalik dago Boga! mendi martxan parte hartzeko izen ematea
Apirilaren 23an egingo da martxa. Ondarroa-Ondarroa Euskal Herriko iraupen ibilaldien zirkuiturako baliagarria da. Hiru ibilbide egongo dira aukeran: luzea, motza eta txikiaApirilaren 23an egingo da aurten Boga! mendi martxa, Ondarroa-Ondarroa ibilbide...
Apirilaren 23an egingo da martxa. Ondarroa-Ondarroa Euskal Herriko iraupen ibilaldien zirkuiturako baliagarria da. Hiru ibilbide egongo dira aukeran: luzea, motza eta txikia
Apirilaren 23an egingo da aurten Boga! mendi martxa, Ondarroa-Ondarroa ibilbideagaz, Aurrera Mendi taldearen eta Zubi Zahar herri ikastolaren ekimenez. Izena emateko epea zabalik daukate mendizaleek. Apirilaren 20ra arte egin dezakete.Euskal Herriko iraupen ibilaldien zirkuiturako baliagarria da Ondarroa-Ondarroa, eta hiru ibilbide dauzka aukeran, adin zein forma fisiko desberdinak dituen jendeak parte hartu dezan: luzea, motza eta txikia.
Ibilbide luzeak 54 kilometro ditu 47 km-ko alternatiboa ere badago aukeran, 2.400 metroko desnibelagaz. Motzak 24 kilometro eta 800 metroko desnibela ditu. Amaitzeko, txikiak 12 kilometro ditu, eta 400 metroko desnibela.
Zerbitzuak
Kontrolei dagokienez, parte hartzaile guztiek kontrol postu guztiak igaro beharko dituzte, eta bertan agertzen diren orduak errespetatu.
Mendi martxan parte hartzen dutenentzat Aurrera mendi taldeak bezperan lo egiteko gelak prestatuko ditu, eta martxa egunean irteera puntuan gosaria eskainiko du. Dutxa zerbitzuak ere egongo dira, helmugan zein Zaldupe udal kiroldegian.
Izen ematea www.boga.aurreramt.org edota Kulixka eta Anaitasuna tabernetan egin daiteke. Ibilbide luzea edota motza egin nahi dutenek 13 euro ordaindu beharko dituzte izena Internetez emanez gero. Martxa egunean emanez gero, 15 euro. Ibilbide txikira joateko 5 euro ordaindu behar dira. Ordainketak egiteko Laboral Kutxako kontu korrontea zabaldu dute (ES48 3035 0021 14 0211125691). Ordain agiria aurkeztu beharko da egunean bertan. Informazio gehiago eskuratzeko: www.boga.aurreramt.org