Maiatzaren 7ko galdera iragarriko du bihar, Lea-Artibaiko GED-k
Lea-Artibaiko ordezkariek agerraldia egingo dute Ondarroan. Eskualdeko kanta eta bideoklipa ere aurkeztuko dituzte. Parte hartzearen aldeko kanpaina jarriko dute abianAtzera kontaketa hasi da. Hilabete bat besterik ez da gelditzen Lea-Artibaiko bizilag...
Lea-Artibaiko ordezkariek agerraldia egingo dute Ondarroan. Eskualdeko kanta eta bideoklipa ere aurkeztuko dituzte. Parte hartzearen aldeko kanpaina jarriko dute abian
Atzera kontaketa hasi da. Hilabete bat besterik ez da gelditzen Lea-Artibaiko bizilagunek herriz herri eskatutako erabakitzeko eskubidea gauzatzeko. Maiatzaren 7an erabakiko dute, eta egun horretan erantzun beharko duten galdera bihar iragarriko du Lea-Artibaiko Gure Esku Dago dinamikak. Ekitaldi berezia antolatu dute horretarako. Ondarroako Beikozinin izango da hitzordua, bihar, 12:00etan.Lea-Artibaiko herritarrei egingo dieten galdera iragarri eta kanta eta bideoklipa ere aurkeztuko dituzte agerraldi horretan. Kantaren musika eta letra Ruben Bernedok egin ditu, eta ahotsak Nerea Sanchezek, Goretik eta Rubenek, Lea-Artibaiko herri bakoitzeko ahots banak eta Ondarroako eta Markina-Xemeingo umeek jarriko dituzte. Bideokliparen grabaketa eta muntaia Josu Arrate Txorixe-k egin du.
Kanpainaren hasiera
Biharko agerraldiak parte hartzearen aldeko kanpainari ere hasiera emango dio. Goizeko aurkezpenaren ondoren, aurkezpenak egingo dira arratsaldean, hainbat herritan. Horrez gain, informazioa etxez etxe zabaltzen hasiko da Lea-Artibaiko GED. «Boto txartelak buzoietara banatuko ditugu, herritarrek eskura izateko. Hiru aukera egongo dira bihar jakitera emango duten galderari erantzuteko: «boto zuria, bai edo ez», azaldu dute. Herrietako galdeketak egiteko protokoloa zehaztuta daukate, eta hauteslekuen informazioa ere luzatzen hasiko dira bihartik aurrera.
Jakitera eman dutenez, gainera, maiatzaren 7an egoterik ez dutenek botoa aurretik emateko aukera edukiko dute. Horretarako, hauteslekuak jarriko dituzte, herriz herri zehazten dituzten ordu eta egunetan.