IV. Marabilli Festibaleko parte hartzaile batzuen izenak jakinarazi dituzte
Manuelistek aurreratu dutenez, Amparanoia, Zea Mays, Bernardo Atxaga eta Koldo Almandoz izango dira artista gonbidatu batzuk. Festibala urriaren 5etik 8ra egingo daIV. Marabilli Festibala urriak 5, 6, 7 eta 8 ospatuko da aurten Ondarroan. Eta datak jak...
Manuelistek aurreratu dutenez, Amparanoia, Zea Mays, Bernardo Atxaga eta Koldo Almandoz izango dira artista gonbidatu batzuk. Festibala urriaren 5etik 8ra egingo da
IV. Marabilli Festibala urriak 5, 6, 7 eta 8 ospatuko da aurten Ondarroan. Eta datak jakitera emateaz batera, festibalean parte hartuko duten artista gonbidatu batzuen izenak jakitera eman dituzte: Amparanoia, Zea Mays, Bernardo Atxaga eta Koldo Amandoz.Aurreratu dutenez, urriaren 6an (barikua) Amparanoia taldeak kontzertua emango du, eta Bernardo Atxagak Gogoeta bat harri baten inguruan beren beregi idatzitako hitzaldia emango du. Egun berean, gauez, Koldo Almandozen Sipo phantasma filma proiektatuko dute, arrasteko itsasontzi baten barruan. Zea Maysen txanda zapatuan (urriak 7) izango da; talde ospetsuak zapatu gauean eskainiko du kontzertua.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, irudimenez betea dator aurtengo jaialdia. «Aurrerago, aurtengo jaialdian parte hartuko duten izen gehiago jakitera emango ditugu». Kontzertuetako sarrerak ere laster jarriko dituztela salgai esan dute. Horiek Beikozinin (tokian bertan eta Interneten www.beikozini.com) eta Zurrumurru liburudendan egongo dira salgai.