Gitarraren mantenimendu ikastaroa egongo da gaur, Ondarroan
Ondarroako Unanue Udal Musika Eskolak antolatuta, Keu Agirretxea musikariak gitarraren mantenimendu ikastaroa eskainiko du gaur, 19:30etik 21:30era, musika eskolan. Ikastaroa doakoa da, eta musika eskolakoak direnek eta ez direnek parte hartu ahal dute...
Besteak beste, ondoko gaiak landuko dituzte: sokak aldatzea, afinazioa, zubiaren posizioa, zortzidun egokiak, zaratak zirkuituan… Horiez gain, kontuan hartu beharreko beste faktore batzuk ere aipatuko dituzte.