04:23:46 denboran burutu du Euskal Herriko 57. Itzuliaren
4. etapa. Tropelean heldu dira Bilboko Kale Nagusiko helmugara, eta bi segundoko aldeagaz sailkatu da lehen multzoa. Michael Matthews eta Giovanni Visconti sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Pello Bilbaok 124. amaitu du, 10 minutu eta 56 segundora.
Hasierako kilometroetan hainbat eraso saiakera egin dituzte txirrindulariek. Moinad, Skujins, Belkov eta Lastrak burutu dute eguneko ihesaldia; 100 bat kilometro egin dituzte (50.km-an hasi dute ihesaldia lehen hirurek, eta berehala batu zaie Lastra) tropelak harrapatu dituen arte. Sollubeko mendatean, esaterako, lau minutu eta 20 segundoko tartea atera diote tropelari.

Eguneko ihesaldiko lau txirrindulariak Gernika-Lumotik pasatzen.
Donostian hasi eta Bilboko Kale Nagusian amaitu den etapak
(174,1 km) Busturialdeko hainbat herri zeharkatu ditu. Zale asko batu dira esaterako, Sollube mendatean eta baita beste hainbat udalerrietako errepide bazterretan ere.
Sailkapen orokorrean David de la Cruz dago lider (atzoko etapa irabazita jantzi zuen liderraren mailota). Roglic da bigarrena, eta Michal Kwiatkowski Sky taldeko poloniarra hirugarren, hiru segundora. Hain zuzen ere, hirugarren sailkatutik 31. dauden txirrindulari guztiak de la Cruzengandik hiru segundora gaude. Esaterako, Alejandro Valcerde laugarren dago, eta Alberto Contador 31.
Bilbao 119. dago, liderrarengandik 26 minutu eta 28 segundora. Michael Albasinik irabazi zuen martitzeneko etapan, 16. helmugaratu zen. 135 txirrindulariko tropela batera sartu zen helmugan, 04:35:22-ko denboran.
Bilbotik Arratera
Bilbon hasi eta Arrateko santutegian amaituko da Euskal Herriko 57. Itzuliko biharko etapa. Besteak beste, 16:00ak aldera Etxebarriara helduko dira txirrindulariak. Handik Markina-Xemeinera joan, eta
Trabakua igoko dute. 139,8 km-ko etapa da biharkoa (5.etapa), eta hauxe da Itzuliko gogorrena. Arrateko santutegira heldu aurretik, bi bider Izua igoko dute, eta Matxariatik helduko dira Usartzara. Hor igotzaile indartsuenek izango dute abantaila.
Zapatuan Eibarren lehiatuko duten
erlojuaren kontrako saioagaz (
27,7 km) amaituko da lasterketa.