Batelen liga erregularra joan den zapatuan amaituta, herrialdeko txapelketaren txanda heldu da. Zapatuan (apirilak 8) 15:30etik aurrera izango dira
sailkapen estropadak; txapelketa eskuratzeko, berriz, bost batel onenak uretaratuko dira domekan (apirilak 9). 11:00etatik aurrera erabakiko da aurtengo Bizkaiko txapelduna.

Batelen liga erregularra joan den asteburuan amaitu zen.
Berrikuntza. Eta aurten, lehen aldiz, alebinek txapelketa jokatuko dute. Besteak beste, lehian ariko dira Mundakako, Elantxobeko eta Bermeoko batelak.