Bekoportale parte hartze prozesuaren emaitzak aurkeztuko dituzte bihar
Herritarrekin parte hartze prozesu batean landu ostean, Bekoportalerako proposatu diren erabileren berri emango dute bihar aurkezpen batean; 19:00etan izango da, Hurtado de Mendozako orubearen aurrean.
Abenduan hasi zuten parte hartze prozesua, eta Arkibai, Garapen jasangarrirako eta sozialerako arkitekto elkartea arduratu da prozesua gidatzeaz.
Lehenenik eta behin, herritarrekin Alde Zaharreko eta zehazki, gune horretako beharrak identifikatu zituzten; eta, ondoren, orube eta lokal hori zertara bideratu ahal zen aztertu zuten herritarrekin batera. Horretarako, tailerrak, galdetegiak eta bestelakoak egin dituzte.