Lekuko nagusia heldu aurrekoak
Bihar ailegatuko da 20. Korrika Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdera. Eta herritarrak lekuko nagusia heldu aurretik motorrak berotzeko ekintzak egin dituzte. Ziortza-Bolibar, Ondarroa eta Aulesti izan dira horren adibide.Euskararen aldeko aldarriak i...
Bihar ailegatuko da 20. Korrika Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdera. Eta herritarrak lekuko nagusia heldu aurretik motorrak berotzeko ekintzak egin dituzte. Ziortza-Bolibar, Ondarroa eta Aulesti izan dira horren adibide.
Euskararen aldeko aldarriak izan dira nagusi asteburuan Ondarroan, Ziortza-Bolibarren eta Aulestin. 20. Korrika bihar ailegatuko bada ere, Korrika Txikiek eta bestelako ekintzek giroa berotu dute batean zein bestean.Ondarroan barikuan egin zuten Korrika Txiki. Eta zapatuan Aragoiera-Euskara Topaketak egin zituzten.
Ziortza-Bolibarren, ostera, zapatuan egin zuten Korrika Txiki, eta Aulestin domekan. Azken horretan, gainera, zirkuko pertsonaiez mozorrotu ziren herritarrak; kolorea eta umorea ez ziren falta izan.