Errepublikari buruz berbaldia antolatu dute eguenerako
Gernika-Lumoko Piper-Gorri elkarteak, kultur etxearen laguntzarekin antolatuta, Errepublika sasoia gogora ekariko dute apirilaren 6an, kultur etxean emango duten hitzaldian. Errepublika sasoia gogoan-memorias republicanas eta Gernikako Presondegi-Ospitale militarra izenburupean mintzatuko dira Jon Penche Gonzalez eta Txato Etxaniz Ortuñez.
Hitzaldia 19:30ean hasiko da, eta apirilaren 14an ospatuko duten Errepublikaren Egunaren harira antolatu dute. Berbaldiaz gain, apirilaren 11n ekitaldia egingo dute Gernikako presondegi-ospitale militarrean hil ziren 277 presoen omenez. Ekitaldi hori Zallo kanposantuan egingo dute, 18:30ean.