Giza eskubideen urraketen kontra batuko dira taldeak eta eragileak Ondarroan
Egonaldi txandakatua egingo dute zapatuan, 10:00etatik 20:00etara bitartean, Alamedan. Guztiek bat eginda, elkarretaratze nagusia egingo dute 19:30etik 20:00etaraGiza eskubide urraketarik ez! lelopean, egonaldi txandakatua egingo dute zapatuan Ondarroa...
Egonaldi txandakatua egingo dute zapatuan, 10:00etatik 20:00etara bitartean, Alamedan. Guztiek bat eginda, elkarretaratze nagusia egingo dute 19:30etik 20:00etara
Giza eskubide urraketarik ez! lelopean, egonaldi txandakatua egingo dute zapatuan Ondarroan. 10:00etatik 20:00ak arte, herriko taldeak txandaka egongo dira Alamedan, Ibon Iparragirre herritarraren egoera salatzeko.Ekimenaren helburua, Ibon Iparragirreren alde azken bi hilabeteotan egin den kanpainari amaiera ematea da.
Herriko 26 taldek eman dute izena momentuz, baina zapatura bitartean, gehiagok ematea espero dute. Taldeez gain, norbanakoei ere parte hartzeko deia egin diete Iparra Galdu Baik plataformako kideek. «Edozein ordutan etorri Alamedara». Dena dela, elkarretaratzerik handiena, den-denak batuko direna, 19:30etik 20:00etara bitartean egingo dute. «Herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu».
Alameda apaindu egingo dute plataformako kideek: «Haimak jarriko ditugu, musika…, giroa sortu nahi dugu». Gainera, Alamedan bertan Ibon Iparragirrerentzako postalak egin eta bidaltzeko aukera ere egongo dela iragarri dute.