“Arrazoi ezberdinengatik eta denon artean erabaki nahi dugulako, herri galdeketarekin. Adinez nagusiak gara, badakigu zer nahi dugun eta inork ez gaitu engainatuko”. Bermeoko Gure Esku Dago-k datorren domekan –apirilaren 2an– herritarrek erabakitzeak zein garrantzia duen azaldu dute gaur, Taraskako arkupeetan egin duten ekitaldian. Bermeon ere martxan dira, “desberdinak elkarlanean etaerrespetu osoz erbakitzeko prest”, esan dute.
Herri galdeketarena proiektu oso demokratikoa, arrazoizkoa eta legitimoa dela azpimarratu du Bermeoko Gure Esku Dago-k: “Gure mugimendua eraikitzailea da, eta demokrazian sakontzen du. Horregatik, guk esango dugu zer izan nahi dugun”. Apirilaren 2an herritarrei galdetuko diena “argia” dela esan dute:
Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko heritar? Hori izango da Bermeon egingo duten galdera, eta erantzuna ere sinpela dela esan dute: bai ala ez.
Independentea izatea da sanoagoa. Dependentzia eta independentziaren arteko aldea izugaria delako, bermeotarrek botoa eman behar dutela esan dute gaurko ekitaldian. “Guk ez dugu inor menpean hartuko, baina gu ere ez gaitu inork menpean edukiko”. Independentzia dependentzia baino sanoa dela esan dute, baina erabaki hori hartzea herritarrek esku dagoela. “Herritarrek eskura duten ahalmena gauzatu behar dute, eta herri mugimendu honetan parte hartu”.
Gure Esku Dago-k “kolore guztietako” jendea mobilizatu nahi du, eta zergatik parte hartuko duten ere ezaldu dute 11 herritarrek gaur, Taraskako arkupeetan bildutakoen aurrean. Horiek, apirilaren 2an bozkatzera zergatik joango diren eta baiezko botoa zergatik emango duten azaldu diete herritarrei.
erri progresista, gizarte plurala, askea, feminista, berdea eta demokratikoa eraikitzeko bidea har dezagun, guk erabakita. Herria libre izango den Euskal Herri batean bizitzeko”
Herri mugimendua, baina, ez da apirilaren 2an amaituko. Eraginkorra izan dadin, aurrerantzean ere bultza egin behar zaiola azpimarratu dute: “Herria mindu barik eta borondateak elkartuta. Iragana ahaztu barik, herri progresista, gizarte plurala, askea, feminista, berdea eta demokratikoa eraikitzeko bidea har dezagun, guk erabakita. Herria libre izango den Euskal Herri batean bizitzeko”.
Gaurko ekitaldia amaitu aurretik, gogoratu dute hurrengo eguenean, martxoaren 30ean,
Katalunia eta Euskal Herria izenburupean hitzaldia emango dutela ANCko Fermi Rubiralta i Casasek eta Abel Muniategi Elorzak. Nestor Basterretxean izango da hitzaldia, 19:30ean, eta aretoa betetzeko deialdia egin du Gure Esku Dagok.
Gainera, Independentistak Sareak biharko deitu dituen
martxekin ere bat egingo du Gure Esku Dago-k, eta parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei ere.