Urberuagako argiteria egokitzeko lanetako ezustekoa konpondu dute
Foruko Udalak Urberuaga auzoko argiteria hobetzeko lanen bigarren fasean sortutako ezustekoa konpondu du. Ezustekoa konpontzeak 35.280,49 euroko inbertsioa suposatu du. Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak ezustekoentzako dituen diru laguntza eskatu dutel...
Urberuaga auzoko argiteriaren egokitzapen lanetan, kaleargiak aldatu dituzte, 150 watteko bonbillak kendu eta LED teknologiako 28 wattekoak jarri dituzte. Azaldu dutenez, «kontsumo elektrikoa eta energia nabarmen» aurreztuko da herrian horien bitartez.
Lan horietan ez zuten aurreikusita lubakiak egitea, «martxan zegoen instalazioa baitzen». Hala ere, neguko euriteen ondorioz, kable sarea blokeatuta geratu zela esan du udalak. Kanalizazioa, hortaz, sartu zen uragatik, tapatuta zegoen. Antzinako instalazioa izanik, gainera, trazatua ez zegoen ondo eta ez zegoen pasabiderako arketarik. Horren ondorioz, ezinezkoa zuten kableak ateratzea horiek ordezkatzeko.
Bigarren faseko lanak amaituta, SanKristobal-Urberuaga zatia amaitutzat eman dutela diote udal ordezkariek, «segurtasuna eta eraginkortasun energetikoa hobetzen lagunduta». Kanpo argiteria berritzeagaz, urtero, 3.440 aurreztea aurreikusten du udalak.