Busturiko Laia kultur elkarteak elkartasuna erakutsi nahi die errefuxiatuei, eta, horretarako, jarduera ezberdinak antolatu dituzte. Biharko, esaterako, hitzaldi bat antolatu dute, eta, apirilean, janari eta material bilketa egingo dute.
Iaz errefuxiatu siriarren elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin zuten Axpen. Argazkia: Laia
Biharko hitzaldia Altamirako kultur etxean izango da,
19:00etan. Askapenako kide batek eta Greziako kanpalekuetan egondako pertsona batek euren bizipenak kontatuko dizkiete bertaratutakoei, bai eta egoeraren zergatiak azaldu ere.
Bestalde, errefuxiatu siriarren aldeko
elkartasun bilketa egingo dute
apirilaren 3an hasi eta apirilaren 10era arte. Hainbat dira egun horietan batu gura dituzten material eta jakiak, zerrenda luze bat jarri dute herritarren eskura. Arropak, etxeko tresnak, garbitasun produktuak, jaio berrientzako gauzak, janaria eta sendagaiak batuko dituzte, besteak beste.
Errefuxiatuekiko ellkartasuna adierazi gura duten horiek,
Axpeko Otsozulo Gaztetxera eraman ahalko dituzte gauzak,
17:00etatik 19:30era. Herritarrek gaurko hitzaldian izango dute bilketaren berri.
Laiatik diotenez, euskal herritarrak ere errefuxiatuak izan ziren: «1939an, estatu kolpe militarraren ondorioz, 500.000 pertsona inguruk zeharkatu zuten Frantziarako muga. Horietariko 7000 inguru euskal herritarrak izan ziren, zortzi bat busturiarrak. Oraindik ere badaude euskal errefuxiatu politikoak».