Bertsolaritzen Bertso Idatzien Lehiaketa egingo dute Mendatan, domekan
Mendatako Udalak eta Oilargane elkarteak antolatuta, hogeigarren urtez egingo dute Bertsolaritzen Bertso Idatzien Lehiaketa Busturialdeko herri horretan. Horretarako, domekan jarri dute hitzordua.
Hala, beste behin, Busturialdeko, Zornotzako zein Munitibarko bizilagunek izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera; betiere, 18 urte edo gutxiago badituzte. Parte hartzaile guztiek hiru mailatan banatuta parte hartuko dute: 12 urtez azpikoak izango dira, batetik; 12 eta 14 urte bitartekoak, bestetik, eta 15 eta 18 urte artekoak, azkenik.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 10:30etik 11:00etara edukiko dute parte hartu nahi duten horiek izena emateko aukera, eta hori bukatuta hasiko da, aldiz, lehiaketa: 11:00etan, alegia. Hala, ordubeteko tartea izango dute parte hartzaileen beraien bertso idatziak lantzeko. Behin lan guztiak bildu eta baloratzen dituztenean, jakinaraziko dituzte irabazleen izenak. Eta horiek saria jaso dezaten, sari baanketa egingo dute 13:30ean hasita.