Akerbeltzen antxumeek eta El Consorciok irabazi dituzte taldekako saioak
Markina-Xemeinen eta Muxikan jokatu dituzte bertso saioak asteburuan. Herri bietako taldeek egin dute aurrera txapelketan, eta finalaurrekoetan parte hartuko duteBizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketak hitzordu bi eduki ditu asteburuan Busturialdean ...
Markina-Xemeinen eta Muxikan jokatu dituzte bertso saioak asteburuan. Herri bietako taldeek egin dute aurrera txapelketan, eta finalaurrekoetan parte hartuko dute
Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketak hitzordu bi eduki ditu asteburuan Busturialdean eta Lea-Artibain. Zapatuan Markina-Xemeinen jokatu zen kanporaketa, eta domekan, ostera, Muxikan. Bietan izan dira nagusi bertoko taldeak, Markina-Xemeingoa eta Muxikakoa, eta finalaurrekoetarako txartela lortu dute biek.Kanporaketa bakoitza hiru taldek jokatu dute. Markina-Xemeingo saioan Akerbeltzen antxumak (Markina-Xemein), Otsoko (Busturialdea) eta Leioatik begira (Leioa) taldeek parte hartu zuten; Muxikakoan, El Consorcio (Muxika), Potojorri (Bilbo) eta TAKE iT easyk (Mungia) taldeek.
Taldekako txapelketa kanporaketa fasean dago, eta apiriletik aurrera jokatuko dira finalaurrekoak, eta finala, ekainean.
Taldean egindako beharra
Bertso txapelketa honen berezitasuna taldeka jokatzen dela da. Gutxienez sei lagunek osatutako taldeak dira, eta hurrengoek parte hartzen dute: bertsolariek, gai-jartzaileek, epaileek eta antolatzaileek.