'Zinegoak Hedapena' programa Bermeora iritsiko da asteon
Bigarren urtez, , Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdian parte hartu duten zenbait proiekzio ikusi ahalko dira Bermeon Zinegoak Hedapena programari esker. Martxoaren 22an eta 29an, biak eguaztenak, Nestor Basterretxea aretoan izango dira emanaldiak, 19:30ean. Sarrera doanekoa izango da.
Bizkai, Araba eta Gipuzkoa osora Zinegoak jaialdian proiektatutako lanen hautaketa bat zabaltzen laguntzen duen programa da , hain zuzen ere, Zinegoak Hedapena. Aurten, 30etik gora udalerrik proiektatuko dituzte Zinegoakeko edizio honetako filmak, euren artean, Bermeok.
Martxoaren 22an, film laburren emanaldia izango da, eta bertan Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiaren 14. edizioan aurkeztutako film laburrak jarriko dituzte, euskarazko eta gaztelerazko azpitituluekin: En Aften (Danimarka – 10 minutu), En la azotea (Espainia – 12 minutu), Gabber Lover (Frantzia – 13 minutu), Mamma vet bäst (Suedia – 13 minutu), Siempre fui Alex (Espainia – 6 minutu), Take your partners (Erresuma Batua – 11 minutu) eta Victoria Rosana Maite (Txile – 24 minutu). Horietatik guztietiak Take your partners film laburra nabarmendu gura izan dute, Zinegoak jaialdiaren Gazteen Saria jaso baitu.
Martxoaren 29an, berriz, Zinegoak jaialdian estreinatutako Rara filma eskainiko da Bermeon. Txile eta Argentinaren arteko produkzioa da Rara, eta martxoaren 24an estreinatuko da Euskal Herri osoko zinema aretoetan.
Bermeoko Udalak herritar guztiak animatu nahi dituzte Zinegoak Hedapena programan parte hartzera.