Gernikako Udalak herritarren iritzia jakin nahi du HAPO berridatzi aurretik
Gernikarrek herriarekiko duten iritzia jaso nahi du udalak, eta, horretarako, inkesta bat prestatu du. Hiriko HAPO (Hiri Antolamendurako Plan Orokorra) berritu aurretik jaso gura dituzte iritziak, aste honetan hasieta maiatzera bitartean.
Mugikortasuna, trafikoa, herriaren irudia… Hainbat gairi buruzko galderak egingo ditu udalak, eta herritarren partetik ahalik eta parte hartzerik handiena espero du.
Inkestak telefonoz eta aurrez aurre egingo dituztela jakinarazi dute. Erantzunak anonimoak izango dira, eta emaitzak ekainean emango dituzte jakitera.