Gernika-Lumoko 22. Nazioarteko duatloia jokatu zen atzo, Euskal Herriko zirkuituko seigarren proba izan zen. Era berean, Elite mailakoa Espainiako Txapelketarako puntuagarria izan zen, eta 81 atletek (hamasei emakumezko eta 70 gizonezko) parte hartu zuten.
Elite mailako lehenengo hiru emakumeak
Emakumeen artean,
Irene Lozate izan zen lehena helmugara iristen, 1:07:42ko denbora egin zuen. Hamasei segundu beranduago iritsi zen helmugara Estefania Gomez (1:07:58). Eta, hirugarren postua, berriz, Maite Arraizarentzat (1:07:59) izan zen. Segundu bateko aldea baino ez zion atera bigarren sailkatuari.
Elite mailako lehenengo hiru gizonezkoak
Gizonezkoetan Karich Moussa izan zen azkarrena, 0:56:23ko denbora eginez. Zortzi segunduko aldea atera zion Urko Herran, bigarren sailkatuari (0:56:31). Helmugara hirugarrena iristen, berriz, Roberto Mohedano izan zen (0:56:31).
17:00etan atera ziren Pasealekutik elite mailako gizonezkoak, eta bost minutuko aldeagaz ekin zioten probari emakumeek. Elite mailako proba baino lehen, Euskal Herriko zirkuiturako puntuagarria zen
adin tarteko duatloia lehiatu zuten. 156 pertsona (hamabost emakumezko eta 141 gizonezko)zeuden izena emanda.
Lehia horretan, emakumeen artean, Bilbaotri taldeko
Inma Ruiz gernikarra izan zen lehena (1:13:03). Lau minutu beranduago sartu zen bigarrena, Miren Bergara (1:17:40), eta Beatriz Tijero izan zen hirugarren sailkatua (1:17:52).
Inma Ruiz gernikarra helmugan
Gizonetan, Mikel Garate izan zen azkarrena (1:00:21), bere atzetik sartu zen Jokin Sudupe (1:00:28), eta helmugara iristen hirugarrena izan zen, berriz, Aitor manterola (1:00:28).
Parte hartzaile guztiek, Pasealekutik irtenda,
arineketan bost kilometroko zirkuitua egin zuten lehenengo, eta bi buelta eman zituzten Gernikan. Jarraian, bizikletetara igota 20 kilometroko ibilbidea egin zuten. Gernikatik Arratzura joan ziren, eta Zarrabentatik Mendatara igo ostean, Gernika-Lumora jaitsi ziren. Txirrinduak utzita, proba amaitzeko, 2,5 kilometro korrika egin zituzten herrigunetik.
Argazki galeria ikusgai
hemen