Ondarearen zaintzaz eta aktibazioaz mintzatu dira Berrikuntza Gunean
Lea-Artibaiko turismo agente eta udal ordezkariak bildu ditu Leartibai Garapen Agentziak antolatutako ekimenak. Eskualdean dauden intereseko ondareak izendatu dituzteLea-Artibaiko turismo agente eta udaletako ordezkariak batu zituen atzo goizean egin z...
Lea-Artibaiko turismo agente eta udal ordezkariak bildu ditu Leartibai Garapen Agentziak antolatutako ekimenak. Eskualdean dauden intereseko ondareak izendatu dituzte
Lea-Artibaiko turismo agente eta udaletako ordezkariak batu zituen atzo goizean egin zen Lea-Artibaiko Ondarearen jardunaldiak. Eskualdeko ondareaz eta horrek eskaini ditzakeen aukerez aritu ziren.Ondareagaz lotutako arlo ezberdinak jorratu zituzten jardunaldiko parte hartzaileek. Hericoast proiektu europarraren baitan, ondarearen ustiapen eta babes ekintzen artean oreka lortzeko bidean, eskualdeen diagnostiko bat egin eta esperientziak elkartrukatzen ari direla azaldu zuen Nekane Irusta Leartibai Garapen Agentziako Turismo teknikariak. Horretarako proiektuko partehartzaileak hainbat bisita egiten ari direla azaldu zuen, eskualde ezberdinetako kasu zehatzak hobeto ezagutzeko asmoz. Atzo bertan jakitera eman zuenez, 2020an proiektuari itxiera emango dion amaiera-ekitaldia Lea-Artibai eskualdean izango dela adostu dute Hericoast proiektuko bazkide guztien artean.
2012-1013 urteetan egin zen Lea Ibarreko ondare industrialaren inbentarioan parte hartu zuen, bestalde, Ondartez enpresako Beatriz Herrerasek, eta inguru horren aberastasuna azpimarratu zuen: «intereseko 61 elementu ezberdin identifikatu ziren ibarrean, eta bi urtera, ondare industrial izendapena aitortu zitzaion».
2014-2015 urteetan Artibai ibaiaren ibarrean ere lanean aritu da Herreras, eta kasu horretan, intereseko 80 elementu aurkitu dituzte, esaterako Bizkaian oso urriak diren arku-presa bereziak. Horrez gain, propietate pribatukoa den Oxillaingo burdinola eta errotaren errekuperazio lanetan ere murgilduta egon da.