GRAVNIren 2. jardunaldia jokatuko da bihar, Markina-Xemeinen
Markina-Xemein, Berriatua, Mutriku eta Gernika-Lumoko pilotariek jokatuko dute. 17:00etan hasiko dira gazte, 22 azpiko eta nagusi mailetako norgehiagokakAsteburu honetan selekzioen arteko munduko txapelketarik garrantzitsuena den GRAVNIren 2. jardunald...
Markina-Xemein, Berriatua, Mutriku eta Gernika-Lumoko pilotariek jokatuko dute. 17:00etan hasiko dira gazte, 22 azpiko eta nagusi mailetako norgehiagokak
Asteburu honetan selekzioen arteko munduko txapelketarik garrantzitsuena den GRAVNIren 2. jardunaldia jokatuko da. Bizkaiak Gipuzkoa hartuko du, Araba Nafarroaren kontra ariko da, eta Errioxak Iparralde izango du aurkari.Zesta-puntak Markina-Xemeingo Uni frontoia izango du topaleku bihar. 17:00etan hasita, gazte, 22 azpiko eta senior mailetako partidak jokatuko dira.
Bizkaiko taldean Gernika-Lumoko, Markina-Xemeingo eta Berriatuko eskoletako pilotariek jokatuko dute: gazte mailan Gernika-Lumoko Leke eta Markina-Xemeingo Danel ariko dira, 22 azpikoetan Markina-Xemeingo Gotzon eta Ibarluzea, eta nagusietan, Berriatuko eskolako Reto etxebarritarra eta Markina-Xemeingo Elkoro I.a.
Gipuzkoari dagokionez, Mutrikuko Danok Bat pilota eskolako hiru puntista egongo dira taldean. Gazte mailan jokatuko dute Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidor mutrikuarrek, eta 22 azpikoetan jokatuko du Aitor Andonegik. Kosme Agirre Zumaiarra izango du bikote Andonegik 22 azpikoetan. Nagusien mailako bikotea, ostera, Andoaingo Karlos Lopetegik eta Donostia ko Asier Alberrok osatuko dute.
Beste modalitateak
Bizkaiak eta Gipuzkoak, bestalde, Iurretan eta Barakaldon jokatuko dute eskuz, Larrabetzun nesken gomazko paletako partidak izango dira ikusgai, Barakaldon mutilen gomazko paletakoak, Mungian palakoa, Bilbon larruzko paletakoak eta pala motzekoa, eta Abadiñon trinketekoak.