Goiko Plazako
Kabidxe gune sozialean egingo dute aurkezpena,
19:00etan.
Otsailean Gernikan batu ziren, zutabeak martxan jartzen hasteko
Gernika-Lumo bonbardatu zutela 80 urte beteko dira aurten, eta Ongi etorri errefuxiatuak Bizkaia plataforma ekimen berezia antolatzen ari da
apirilaren 29rako eta 30erako, Gernikan bertan egiteko. Batetik, Errefuxiatuekin elkartasunerako nazioarteko topaketa antolatuko dute, eta, bestetik, Tipi-Tapa, Tipi-Tapa errefuxiatuen alde ekimena. Eta, bi horien berri emango dute bihar Bermeon.
Aipatu ekimenen bitartez, «gerrarik ez» oihukatu gura dute, eta migratzaile eta errefuxiatuei ongietorriak direla esan gura die.
Bermeo-Gernika zutabea. Tipi-Tapa, Tipi-Tapa errefuxiatuen alde ekimenaren baitan, apirilaren 29an, oinez zein bizikletaz, Euskal Herri osotik Gernika-Lumora helduko diren jende zutabeak mobilizatu gura dituzte, «ekitaldi hunkigarria» egiteko, «atzoko eta gaurko Gernikaren oroimenez».
Hala,
Bermeo-Gernika zutabea martxan jarri nahiko lukete. Ideia hurrengoa izango zela azaldu dute antolatzaileek:
Zutabea Bermeotik atera eta herriz herri Gernikaraino jendea batzen joatea.
Modu horretan, aipatu zutabea martxan jartzeko Bermeo, Mundaka, Sukarrieta, Busturia, Murueta, Forua eta Gernikako herritarren laguntza behar dutela jakinarazi dute. Bihar, hortaz, aurkezpena egiteaz gain, zutabeari buruzko batzar orokorra egingo dutela azaldu dute.
Interesa duten horiek urdaibaiongietorri@gmail.com-era mezu bat bidali ahalko dute. Antolatzaileen asmoa, «jendearen laguntzagaz herrietan taldetxoak sortzen joatea da, zutabea antolatzen joateko».