Zapatuan 15:00etan hasiko da adin taldeen arteko proba, eta
17:00etan hasiko da eliteena.
Gernika-Lumoko 22. Nazioarteko duatloia
Euskal Herriko zirkuituko seigarren proba da. Aurrekoak Barakaldon, Sopelan, Mungian, Basaurin eta Oñatin jokatu dituzte.
Elite mailakoa Espainiako Txapelketarako puntuagarria da, eta
81 atletak (hamasei emakumezko eta 70 gizonezko) izena eman dute. Adin tarteko probarako, berriz, 156 pertsona (hamabost emakumezko eta 141 gizonezko) daude izena emanda.
15:00etan adin tarteko duatloia lehiatuko duten emakumeak aterako dira Pasealekutik, eta bost minutu beranduago hasiko da gizonezkoen lehia.
Gero, 17:00etan elite mailako gizonezkoen txanda izango da, eta bost minutuko tarteagaz ekingo diote probari emakumezkoak.
Parte hartzaileek 11:30etik 14:15era hartu beharko dituzte dortsalak Elai Alai aretoan. Ondoren, 15:30etik 16:45era materialen kontrola egingo dute.
Pasealekutik irtenda,
arineketan bost kilometroko zirkuitua egingo dute lehenengo; udalerritik bi buelta emango dituzte.
Jarraian,
bizikletetara igota 20 kilometroko ibilbidea burutuko dute. Gernika-Lumotik Arratzura joango dira, eta Zarrabentatik Mendatara igo ostean, Gernika-Lumora jaitsiko dira. Proba
amaitzeko 2,5 kilometro egingo dituzte herrigunetik.
Sariak 19:00ak inguruan banatuko dituzte. Irabazleak txapela, garaikurra, Campos-en kontserba sorta eta 300 euro jasoko ditu. Bigarren sailkatuak garaikurra, Campos-en kontserba sorta eta 200 euro irabaziko ditu, eta hirugarrenak, berriz, garaikurra, Campos-en kontserba sorta eta 100 euro.
Beste urte batez, etxeko hainbat ordezkarik parte hartuko dute zapatuko eliteen proban. ANB
Urdaitri Motrivation taldeko Ander Okamika, Gotzon Gondra, Aitor San Vicente, Alberto Barrio eta Javi Goitia atletak Gernikan marka ona lortzen ahaleginduko dira.
Bestalde, Urdaitri taldeko kide hauek parte hartuko dute adin tartekoan: Jesus Ares, Joseba Arroitia, Joseba Arruza, Aritz Flores, Mikel Goitisolo, Gaizka Lezamiz, Mikel Loizaga, Iñigo Ortuzar, Juan Carlos Posada eta Iñaki Vara. Era berean,
Gernikako Arin Arin Atletismo Klubetik Gurutz Kortabitartek, Mikel Goitiak eta Paul Gomezek izena eman dute.