Apirilaren 2an egingo dute herri galdeketa Busturialdean. Egun horretan, eskualdeko herri eta auzoetan erabakitzeko eskubidea gauzatzeko aukera izango dute 16 urtetik gorakoek. Horretarako, hautesmahaiak jarriko dituzte. Hala ere, apirilaren 2a orduko botoa eman nahi duenak ere izango du horretarako aukera.
Galdeketa egingo duten herri eta auzoek, aurretiazko botoa emateko bideak zabaldu dituzte, eta datozen egunetan, botoak non eta zelan eman azalduko dute herrietan. Zenbait kasutan, aurretiazko botoa emateko ordutegia ere zehaztu dute.
Aurretiazko botoa balekoa izateko, jarraipen batzordeko kideren bat egongo da. Botoa ematera doan herritarrak NAN agiria, pasaportea edota bere bizilekua zein den adierazten duen agiriren bat eraman beharko du. Aurkeztuko duen agiriak bizilekua zehazten ez badu, errolda agiria eraman beharko du.
Horrez gain, asteburuari begira ere
hainbat ekitaldi antolatu ditu Gure Esku Dago ekimenak eskualdeko herrietan.
Gautegiz Arteaga:
Martxoak 19: 12:00-15:00, herriko plazan.
Morga:
Martxoak 25: 18:00-20:00, elizaren elizpean.
Martxoak 26: 12:00-14:00, elizaren elizpean.
Ea:
Martxoak 18: 11:00-15.
Martxoak 24: 18:00-22:00.
Martxoak 25: 11:00-15:00etara.
Martxoak 31: 11:00- 15:00 eta 18:00-22:00etara.
Bedarona:
Martxoak 19: 10:00-20:00.
Natxitua:
Martxoak 26: 11:00-14:00.
Martxoak 29: 11:00-13:00eta 17:00-19:00.
Ereño:
Martxoak 26: 12-14:30, herriko plazan.
Martxoak 28 (etxez etxe): Arratsaldez, eskatutako orduan.
Kortezubi:
Martxoak 27: 10.30-12:00.
Martxoak 29: 16:00-18:00.
Martxoak 31: 18:00-20:00.
Apirilak 1: 11:00-12:30.
*Etxez etxekoa, herritarrekin adostutako orduan.
Muxika:
Martxoak 17: 18:00-20:00, Ariatzan.
Martxoak 18: 12:00-14:00, Kurtzeroan.
Bermeo:
Martxoak 15: 18:00-20:30, lokalean.
Martxoak 16: 12:00etatik aurrera, Tonpoi bidean eta Santamañen.
Martxoak 18: 12:00-13:00, lokalean.
Martxoak 19: 12:00etatik aurrera, Erriberan eta Lameran.
Gernika-Lumo:
Martxoak 16 eta 17: 19:00-21:00, GED-ren lokalean (Arrien ondoan).
Martxoak 18: 12:00-14:00, GED-ren lokalean (Arrien ondoan).
Martxoak 23 eta 24: 19:00-21:00, GED-ren lokalean (Arrien ondoan).
Martxoak 25: 12:00-14:00, GED-ren lokalean (Arrien ondoan).